Gizarte eredu berri baterantz.
Helduak Adi! elkarteen elkarte gisa sortu zen, adinekoen partaidetzarako plan integrala lortzeko asmoz.
Helburuak indarrean jarraitzen du, eta hala jarraituko duela uste dugu, parte-hartzea hobetzeko aukerak egongo baitira beti, bai kalitatean bai kantitatean. Baina bizitako esperientziak jarduteko modua aldatzera bultzatzen gaitu, egiaztatu baitugu elkarteen-elkartea, gure abiapuntua, ez dela zorrotza eta ez dela baliozkoa, gure helburua eraginkorra izan dadin. Helduak Adi! jarraitzen du, baina, besterik gabe, gure proiektuarekin identifikatuta sentitzen diren pertsonak biltzen dituen gizarte gisa, betiere adinekoen alde lan egiten duten beste elkarte batzuekin lankidetzan arituz.
Gizarte-eredu berri baterantz goaz ezinbestean. Gaur adineko pertsonak %30era iritsiko gara, eta laster %50etik gora ibiliko gara. Portzentaje horiei 0 tik 18-20 urtera bitartekoak gehitzen badizkiegu, kakotx artean, “emankorra” deituriko sektorea, murriztu egiten da. Asko jasotzeko, gutxi sortzeko. Kontuan hartzeko beste faktore bat, bizi-atalasea, gaur egun 82-86 urterekin koka dezakegu, laster 90 ean kokatuko da eta laster 100 era iritsiko dela diote. Eta bizi-atalaseak gora egin ahala, mendekotasun handiagoa eta arazo gehiago izango dira, gastu handiagoa. Gero eta hobekuntza gehiago eta gehiago dituen gizartea nahi dugu,
pertsona guztientzako gero eta gizarte hobea.
Nola? Parte hartuz.
Gaur egun, inoiz baino beharrezkoagoa da gizarte-eredu berri horretan parte hartzea. Izan ere, adinekoek beren denbora librea gizarteari eskaintzea lortzen ez badugu, eredu berriak ez du etorkizunik. Helduak Adi! horrelako kezkak dituen ororengana zabaldu nahi du.
Gaur egun markatzen ditugun xedeak eskuartean ditugun hainbat proiektuetan garaturik daude eta alboko adierazpenetan agertzen dira.
Gaur berriro irekiko dugun web-a autobide modernoa izango da, eta horretan saiatuko gara ibiltzen, gurekin gizarte hobe horretara bideratu nahi duten guztien adimena, jakintza, borondatea eta lana elkartuz.
Egunez egun lantzen ditugun proiektuak web gunetik zintzilikatuko ditugu, iristen zaizkigun informazio interesgarriekin batera, eta nola ez, kritika-bide bat irekiko dugu, adinekoek gero eta gizarte hobeagorantz parte hartzeagatik bultzatzen gaituzten helburuetan parte hartu nahi duten guztien proposamenei buruzkoa.