Erretiroa eta bizi-ziklo berria prestatzeko modulua.

“Erretirorako eta bizi-zikloaren etapa berrirako prestakuntza” moduluaren helburua da ziklo berrian jarraitzen duen bizitza-proiektua eguneratzea da, etorkizuna ikusten laguntzea eta nahi den bizimoduari aurrea hartuz proiektu pertsonal bat gauzatzea. Horretarako beharrezkoa izanen da:

→ Hirugarren adinaren bizi fasearen eta garapen pertsonal eta sozialeko oinarrizko beharrak asebetetzeko ingurunean dauden aukeren berri ematea.

→ Desira eta behar berriak identifikatzen laguntzea, denbora modu eraginkorrean, konstruktiboan eta sormenez erabiliz, eskura dauzkagun esperientzia eta ezagutzak kontuan hartuta.

→ Etorkizuna planifikatzen irakatsi etapa berri horretaz gozatzeko, garapen norberarekiko eta gizarte-ongizatearekiko jarrerak eta balio positiboak integratuz.

Oinarrizko beharren eta horiek betetzeko behar diren gaitasunen ikuspegi orokorra ematen duen sarrera-modulua da, pertsona bakoitzak bere banakotasunetik eta bizitza pertsonal, familiar, sozial eta profesionalaren ibilbidearen arabera bere indargune eta ahultasunen diagnostikoa egin eta bere bizi-proiektuaren eszenatokia, bizitzaren fase berria, burutu dezan. Prestakuntzaren bidez, irekitzen diren aukerak indartu nahi dira, erretirorako eta bizi-ziklo berrirako trantsizioak izan ditzakeen ondorio negatiboak arintzeko.

“Erretirorako eta bizi-ziklo berrirako prestakuntza” sarrerako modulu hau Prestakuntza Plan baten eskaintzari sarrera eman behar dion ataria da, oinarrizko behar bakoitzean sakontzen duten modulu espezifikoekin, eta parte-hartzaile bakoitzaren bizi-proiektuaren arabera aukerako prestakuntza eta pertsonalizatua izan dadin.

 

Helduak Adi!
Compartir:
« »

Utzi iruzkin bat