Norbanako, gizarte eta kultura paradigma aldarazteko gizarte mugimendua sendotze bidean
2014ko Topaketan geure egin genuen zahartzaro aktiboa gizarte mugimendurantz goiburua eta esaten genuen “zahartzaro aktiboaren” ikuspegi hori pertsonok zahartu ahala osasunerako, parte hartzeko, segurtasunerako eta bizialdi osoko ikaskuntzarako aukera optimoak lortuz geure bizitza kalitatea hobetzeko prozesu bezala barneratu behar genukeela. Helburu horiek lortzeko, guk geure aldetik azpimarratzen genuen gizarte mugimenduaren ideia, antolatzeko era berriak, zurruntasun gutxiagokoak eta ez horren hierarkikoak, erakunde publiko, alderdi politiko edota sindikatuekiko menpekotasun gutxiagokoak (behetik goraka eraikitakoak) behar genituela. Norbanako, gizarte eta kultura mailako paradigmaren aldaketa lortu nahi duen gizarte mugimendu horren sendotzea aztertzeko aukera eskaintzen digu 2015eko Topaketa honek.
Datak: 2015ko ekainak 15, 16 eta 17
Materiala: ENCUENTRO 2019 HELDUAK ADI!
- Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida - 12/11/2024
- URRIAREN 1a ADINEKOEN NAZIOARTEKO EGUNA - 01/10/2024
- BIZITZA BETEA ZARAUTZEN - 27/09/2024