EAEko iraupen luzeko zaintza eredua aldatzearen aldeko adierazpena

COVID-19aren pandemia dela eta pairatzen ari garen osasun krisiak gordinki erakutsi dizkigu pertsona ahulen, desgaituen eta mendekotasuna dutenen arretari eta zaintzari dagozkion zenbait alderdi. Pertsona horietako asko zaharrak dira, eta gazteago direnek ere laguntza handia behar dute.

Zalantzarik gabe, elkartasunez jarduteko unea dugu oraingo hau, gure “emozio ekaitza” baretzekoa, kritika katastrofistak edo interesatuak alde batera utzi eta, denon artean, bizitzak salbatu eta egoera honen eragin kaltegarriak ahalik eta gehiena gutxitzekoa.

Alabaina, gure zaintza sistemaren zenbait gabezia larri ere ari da azaleratzen krisia, bai eta etorkizunak ekar ditzakeen arriskuak ere, betiere jendearen osasuna eta askatasuna zaintzeko lanean orekaz erabili behar diren balioei dagokienez.

Zorrotz aztertu behar dira, beraz, zaintza lanen jarraitutasunaren bermea, sistemen arteko koordinazioa eta, zergatik ez, egungo eskumen egiturak dakartzan zailtasunak, behar bezala ekin nahi badiogu zerbitzu eta esku hartze profesionalen eredu integratu bati, eta koherentziaz, eraginkortasunez eta efizientziaz jardun nahi badugu.

Etorkizuna eta gaiari buruzko nahitaezko eztabaida aintzat harturik, gogoeta hauek partekatu nahi ditugu agiri honen sinatzaileok.

Agiri osoa irakurtzeko sartu esteka honetan

Helduak Adi!
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat