‘BAT-ETORRI CONSENSO’REN JARRERA TOLEDOKO ITUNAREN GOMENDIOEN INGURUAN

Azken akordioa lortu zenetik 10 urte igaro direnean, Toledoko Itunaren Batzordeak akordio zabala

lortu du (aldeko 30 boto; Voxeko 5 kontra; eta 2 abstentzio, Bildu eta ERCrenak). Akordio horretan,
pentsio publikoen erreformak egiteko jarraitu beharreko gomendio berriak ezarri dira; bai egungo
gobernuarentzat eta bai etorriko direnentzat ere oinarri izango direnak.
Itunak argi-ilunak ditu. Alde positiboen artean, bereziki
azpimarratzekoa da, 2020ko gomendioek Estatuko bi alderdi nagusien babesa berreskuratu dutela,
historikoki Espainiako gobernuak egituratu dituzten alderdiena ‒PSOE eta PP‒; eta horiekin batera,
estatu mailako bi alderdi berrien babesa ere jaso dutela ‒UNIDAS-PODEMOS eta CIUDADANOS‒,
azken urteetatako errealitate politiko berrien adierazle gisa, 2008tik bizi dugun krisi politikoaren,
ekonomikoaren, instituzionalaren harira sortuak.

Irakurtzen jarraitu nahi baduzu hemen sartu: BAT ETORRI/CONSENSOren iritzia TOLEDOKO ITUNAREN GOMENDIEN INGURUAN

Helduak Adi!
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat