Feminismo eta Zahartzearen inguruan Ongizatearen Gizartea eraikitzen (EAEn): EGUNGO ETA ETORKIZUNEKO ADINEKO PERTSONAK
CARLOS SANTAMARIA ZENTROA, Donostian, ekainaren 16, 17 eta 18an
Pandemia dela-eta 2020ko ikasturtea bertan behera utzi ondoren, 2021eko Udako Ikastarorako proposamenak bere ibilbideari berrekin dio. Denboran zehar mantentzen ditugun zeharkako hiru ardatz nagusien inguruko planteamendua eskaintzen da:
- Ongizatearen gizartea.
- Feminismoa.
- Zahartze betea: Bizitza Betea.
Funtsezko ardatz horietatik abiatuta, 2021 ikasturterako proposatutako gogoeta, ohi bezala, hiru jardunalditan antolatuta dago.
Lehenengo jardunaldiaren ezaugarri nagusia gure testuinguru sozioekonomiko hurbilena berrikustea da, belaunaldien arteko ikuspegia eta ikuspegi solidarioa azpimarratuz. Hori osatzeko, gaurkotasunari eta gaur egun Europan egiteke dauden erronkei buruzko azterketa bat egingo da -hau hirugarren egunera pasa behar izan dugu-. Eguneko gogoetari amaiera emateko, herritar guztientzat eta, bereziki, adinekoentzat giltzarri den gai bat berrikusi eta eguneratuko da: pentsioen errealitatea, gizarte-ongizaterako gako gisa.
Bigarren jardunaldiak hainbat begirada feminista bilduko ditu: gizonak emakumeen unibertsoan sartzearena borroka feministan egiteke dagoen ibilbidea da, orain arte alderantzizko ibilbidean zentratua. Errealitatearen hausnarketa eguneratua txertatuko dugu, begirada instituzionala EAEren esparruan eta ikuspegi literarioa pentsatzea lanbide duen emakume baten talaiatik.
Hirugarren eta azken jardunaldia gai baten inguruan eraiki da: Bizitzari zentzu berri bat eman al diezaiokegu? Bizi-zikloaren etapa berri baten aurrean ote gaude? Bizitza proiektu berri baten atarian? Beharrezkoak al dira belaunaldien arteko proiektuak bizitzari zentzu berri hori emateko? Komeni da elkarteen arteko proiektuak kudeatzea, bizi-zentzu berri hori guztion artean indartzeko? Horretarako, gaian adituak diren pertsonak izango ditugu, gaiari buruzko irakurketa partekatua egin dezaten
HELBURU OROKORRA
Adinekoei eta, oro har, gizarteari eragiten dieten gaurkotasun handiko gaiei buruzko gogoeta egiteko gune bateratua eskaintzea.
Helburu espezifikoak
- Urteetan sartutako biztanleriaren gehiengoak -“Baby boom”-etik gorakoak- eta gazteak gutxiengoa direneko gizartearen bilakaerari begiratu bat ematea.
- Gaurko Europa berrikustea, Euskaditik ikusita, ekonomiari, Brexit-ari, gizarte-politikei, migrazioei, herrialdeen arteko konfiantza eta lankidetzari buruzko ziurtasun eta ziurgabetasunekin.
- Ongizate-estatuaren funtsezko zutabe baten prospekzioa egitea: etorkizuneko pentsioak.
- Gure inguruko feminismoari buruz hausnartzea: interpretazio antropologikotik, datu estatistikoetatik, emakume pentsalari baten bizi-esperientziaraino.
- Adinekoen inguruko diskurtsoa eguneratzea: bizi-zikloaren etapa berri baten aurrean gaude. Zer esan nahi du adineko pertsona izateak? Zer espero dugu gizarteko adineko pertsonak? Zer espero du adineko pertsonen gizarteak?
PROGRAMA
1go eguna
9:00-9:30 Dokumentazioa entregatzea
9:30-10:00 Aurkezpenak
10:00-11:00 1.- ADINEKO PERTSONA BERRIAK ETA BETIKO GAZTEAK
Javier Yanguas Lezaun. La Caixa-ko Adinekoen programan Zuzendari zientifiko
11:00-12:00 2.- ¿IKASTEKOTAN, AHAZTEN IKASI? HEZKUNTZA ADIN GUZTIETAN
Neli Zaitegi. Euskadiko Eskola Kontseiluko Zuzendari
12:00-12:30 Atsedenaldia
12:30-13:30 3.- HERRITARRENTZAKO ONGIZATEA: ETORKIZUNEKO PENTSIOAK
Eduardo García Elosúa. CCOO Euskadi. Aholkulari
- eguna
9:30-10:30 4.- EMAKUMEON GAURKOTASUNA ETA ETORKIZUNA: BEGIRADA ANTROPOLOGIKO BAT
Mari Luz Esteban Galarza. Antropologoa. UPV–EHU irakasle.
10:30-11:30 5.- EMAKUMEAK EUSKAL INGURUMARIAN: GAURKOTASUNA ETA ETORKIZUNA
Izaskun Landaida. EMAKUNDEko Zuzendari
11:30-12:30 Atsedenaldia
12:30-13:30 6.- ADINEKO EMAKUME BERRIA: EMAKUME PENTSALARI BATEN GOGOETAK
Arantxa Urretabizkaia. Idazlea
- eguna
9:30-10:30 7.- EUROPAKO INGURUNEA: GAURKOTASUNA ETA ERRONKAK
Izaskun Bilbao Barandica. Eurodiputatua
10:30-11:30 8.- BIZI PROIEKTUAREN ZIKLO BERRIA ESTREINATZEN
Mª Jesús Goikoetxea Iturregui. Deustoko unibertsitatean irakasle
11:30-12:00 Atsedenaldia
12:00-13:00 9.- ZER IZAN NAHI DUZU HANDITAN? BIZI-ZIKLOAREN ETAPA BERRIRAKO BIZITZA-PROIEKTUA
Xabier Garagorri Yarza. Curricula garapenean aditu eta Helduak Adi!ko kide
13:00- 13:30 10.- TOPAKETAREN LABURPENA
Elisabet Arrieta Aranguren. UPV-EHUn irakasle. Ikastaroko Zuzendari
- Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida - 12/11/2024
- URRIAREN 1a ADINEKOEN NAZIOARTEKO EGUNA - 01/10/2024
- BIZITZA BETEA ZARAUTZEN - 27/09/2024