EMAKUME ZAHARRAK, GEURE ERARA

Joan den ekainaren 8an Emakundek antolatutako Jardunaldi inspiratzaile batean izan ginen Bilbon “EMAKUMEAK ETA ZAHARRAK: BOTERE ERAIKITZAILEA ERAIKITZEN”.

Han hitza eman zitzaien administrazioetako ordezkariei, emakume zaharrari buruzko pentsalari zahar eta gazteei, bizikidetzarako espazio fisikoetan eta umorean adituak direnei. Umorea, guztiari barre egiteko ahalbidetzen gaituen adimenaren baliabidea, ia dena sendatzen duena.

Helduak Adi! elkarteko kide garen aldetik, atseginez entzun genuen Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Bizitza Beteaz naturaltasunez hitz egiten, zahartzaroarekin ere parekatu daitekeen kontzeptu horrek, Zahartze Aktiboaren paradigma zaharkitua -Anna Freixas-ek ere dioenez- gainditzen baitu: Emakume zaharrok bete-betean bizi nahi dugu, zahartasuna beste era batera bizitzera ausartu nahi dugu, gure moduan, gure gaztaroan egin genuen bezala. Zahartzaroan esploratzaile izaten jarraitzen dugu. Emakume zaharrok etorkizuna gara.

Badira eredu eta inspirazio izan daitezkeen esperientzia ezagun batzuk. Baina prest gaude, halaber, orri zuri bati aurre egiteko eta bakoitzak geure zahartzaro-eredua marrazteko, geure neurrira, geure gogara, eta guk aukeratzen dugunarekin batera, gazteak eta zaharrak. Ez dugu entretenitzerik nahi, ikasten jarraitu nahi dugu.

Zenbat gauza nahi ditugun! Eta zenbat gauza egin ditzakegun! Inoiz ez da berandu ausartzeko!

Ez dakigu ba zaintzen? Zaindu gaitezen!

Marialuisa Mendizabal // Lurdes Lope

Jardunaldi honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu jardunaldiko bideoan.

Lurdes Lope Gorrotxategi
Lurdes Lope Gorrotxategi-ren azken mezuak! (dena ikusi)
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat