Hemen gara aurten ere proposamen berri batekin: Uda ikastaro honetan erronka global edo orokorretatik tokiko erantzunetara bidaia berri bat proposatuko dugu.
- Bolo-bolo dabiltzan adimen artifiziala, klima aldaketa eta migrazioaren gaiak, eta horiek adinekookin dituzten ezinbesteko loturak, landuko ditugu lehenengo egunean.
- Bigarren eguna berriz, egun horrenbesteko pisua duen komunikazioari eskaini nahi izan diogu: Nola tratatzen gaituzte? Nola tratatzen ditugu guk, ohiko hedabideak eta hedabide berriak? Goiza amaitzeko, euskal kulturan ibilbide luzea izandako hainbat ordezkari bilduko ditugu aurrekoaren inguruan euren ikuspegia emateko.
- Eta azkenik, zahartzaroaren ikuspegi berri batekin batera, beste gobernantza baten bila bultzatzen ari garen ekimenen inguruan arituko gara.
Anima zaitez!
Informazioa osatu eta izena emateko hemen sartu.
Helduak Adi!-ren azken mezuak! (dena ikusi)
- BIBE proiektuak lehen ondorioak lortu ditu - 02/09/2024
- UDA IKASTAROA “Adinekoak erronka global eta lokalen aurrean: komunikazioa eta saretzea” - 03/05/2024
- BIZITZA BETEAREN INGURUAN SOLASEAN - 23/02/2024