Prestakuntza da Adinekoen Plan Integralean aurreikusitako helburuak lortzen laguntzen duen bideetako bat. Prestakuntza planaren funtsa eta zentzua Adinekoen Plan Integralean itsaste-neurrian datza. Adinekoen beharrei erantzuteko elkarren osagarri dira.
Prestakuntza Planaren helburua adinekoei euren bizitza-proiektu pertsonalizatuak burutzen eta garatzen laguntzea da, osagarri gisa integratuz:
- Hazkunde pertsonala, giza behar guztien ikuspegi orokorra kontuan izanik, behar horiek egoki asebete ahal izan ditzaten.
- Garapen soziala, adineko pertsonen inplikazio eta konpromisoaren bitartez kolektiboaren eta gizarte osoaren hobekuntzan eragina duten onura sozialeko ekimenetan.
Helburua da Prestakuntza Plan baterako esparru-proposamena egitea, zeinetan bilduak izango baitira oinarrizko beharrak asebetetzeko behar diren konpetentziak eta ebaluazio-irizpideen ildo nagusiak (bigarren konkrezio maila) eta marko edo esparru hau izango da baita ere adineko pertsonentzat prestakuntza modulu pertsonalizatuak gauzatzeko erreferentea (3. konkrezio maila)
Prestakuntza plan honen xede-taldea adineko pertsona guztiak dira, batez ere, talde horren mende ez dagoen % 80 a, erretirorako formazio prestakuntza barne.
- Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida - 12/11/2024
- URRIAREN 1a ADINEKOEN NAZIOARTEKO EGUNA - 01/10/2024
- BIZITZA BETEA ZARAUTZEN - 27/09/2024