Administrazioek ez dute behar bezala betetzen herritarrei beren eskubideak zein diren eta eskubide horiek nola eskura ditzaketen jakinarazteko eginkizuna. Ezinbestekoa da behar duten herritarrei (normalean sektore ahulenei) jakinaraztea zein diren haien eskubideak; izan ere, ezjakintasunaren ondorioz, onuradunek ez dute eskatzen eskubidez dagokiena, eta, kasu askotan, informazio egokia izateak haien prekarietate-egoera arinduko luke.
Ikus ditzagun egoera hori gertatzen den bi adibide: pentsiodunentzako gehieneko bermearen zenbatekoa diru sarrerak bermatzeko errentaren -DSBE- bidez , eta EAEn koordainketa farmazeutikoak ordaindutako zenbatekoak itzultzea.
Dokumentu osoa Bat Etorri/Consenso blogean
Helduak Adi!-ren azken mezuak! (dena ikusi)
- Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida - 12/11/2024
- URRIAREN 1a ADINEKOEN NAZIOARTEKO EGUNA - 01/10/2024
- BIZITZA BETEA ZARAUTZEN - 27/09/2024