Gai hauek lantzeko interesa duenarekin gogoeta egitera bultzatzen gaituzten ideia eta pentsamendu batzuk elkarbanatu nahi ditut.
- Demokrazia parte-hartzailetzat hartzen denaren definizio posible bat:
Demokrazia parte-hartzaileak pertsona guztiak subjektu indibidual eta kolektibo gisa hartzen ditu. Horien partaidetzaren eta baterako erabakien bidez, beren bizitzak eta gizartea, solidarioki eraikitzen dituzte.
Baina, sarritan, bai botere publikoek, bai publikoak ez direnek edo pribatuek, parte-hartzea eskatzen dute, aldez aurretik erabakitako gaiei buruzko adostasuna kudeatzeko.
- Nola uste dut ulertu eta aplikatu beharko genukeela demokrazia parte-hartzailea?
Jarduera librea da, eta bizitza publikoaren edozein esparru edo mailatako erabakietan eragin nahi du.
Horretarako, prestakuntza eta ikaskuntza behar dira; herritarren eta botere publikoen arteko akordioak lortzeko elkarrizketa plurala gauzatu ahal izateko ezinbestekoak.
Parte-hartze demokratiko horren helburua gizarte humanizatuago bat eraikitzea izan behar da.
Gizartea, bere konplexutasunean, koadro amaiezina da, baina ez saltzeko, baizik eta bertan egoteko, berdintasunean bizitzeko. Beraz, funtsezkoa da duintasuna eta giza eskubideak definitzea.
Kontua ez da izpirituz gazte irautea, baizik eta aldatzeko eta gauza argitaragabeak bilatzeko espiritua izatea, bideragarriak direnak eta gizarte-bizikidetzari balio erantsia ematen diotenak.
Adinekook, orain inoiz baino gehiago, urrats bat eman behar dugu eragile sozial kolektiboak, antolatuak eta solaskide gaituak izateko.
Gogoeta labur hauek irakurtzeko jakin-mina izan baduzu, zure feedbacka jaso nahi nuke. Elkarrekin hausnartzeak bete-betean bizitzen laguntzen du. Bizitza Betea, Helduak Adi! elkartetik proposatzen dugun bezala.
- ADINEKO PERTSONAK ETA BIZITZA BETEA - 07/06/2024
- Demokrazia parte-hartzailearen inguruan - 18/01/2023
- Bizitza aktiboa ala Bizitza betea Zahartzaroan? - 21/06/2022