ERNE!

Helduak Adi! gure elkartea abian jarri zenean, zahartzaroa narriadura moduan ikusten zen batez ere, gero eta menpekotasun handiagoa eta ondorioz, kostu handiagoak ere. Pentsa dezakegu izango zirela zahartzaroa desagertzeko sektore moduan ikusiko zutenak ere.

Helburu garbi batekin sortu ginen: zahartzaroa posibilitate handiak dituen garaia moduan onartzen laguntzea. Ez da nahikoa denbora librea taiuz betetzea edo ekintza kulturalak bideratzea. Beharrezkoa da gizartea eraldatu eta hobetzeko lanetan pertsona helduen partehartze zuzena. Hitz batean: borrokatu behar dugu partaidetza aktibo baten alde.

Irakurri hemen Antonio Camposen gogoeta testu osoa

Helduak Adi!
Compartir:
« »

Utzi iruzkin bat