Etorkizuna aurkitzeko dugun gaitasuna

Egilea Juan José Goñi Zabala. Ingeniari industrial doktorea eta APTESen sortzaileetako bat.

Zalantzazko uneetan gaudenean, gaur egungoak bezala, etorkizuna desitxuratu edo goibeldu egiten da. Ohitzen ari gara albiste txarrak bakarrik jasotzera eta ez sinestera etorkizuna, iritsiko den hori, bizitakoa baino hobea izan daitekenik. Ziurgabetasunaren erreferentzia etengabeak, politika, ekonomia eta gizarte arloko promesak egitea saihesten du. Promesa teknologikoak bakarrik egiten dute aurrera; beraz, ez dago etorkizunarekiko konpromiso zirarragarririk hartzera ausartzen denik. Etorkizuna aurkitzeaz ari gara, ez hainbeste sortzeaz; eta ez da gutxi. Eta are gehiago etorkizun hori onuragarria bada herritarren gehiengoarentzat. Askotan esaten da etorkizuna eraiki egiten dela eta gure esku dagoela; hori baieztapen osagabea edo engainagarria da. Bizitu berria dugu. Nahikoa da 2019an gure etorkizunari buruz imajinatzen genuena, pandemia edo Ukrainako guerra aurretik, egungo errealitatearekin eta itxaropenekin konparatzea. Asko dira eragiten diguten elementu arrotzak, urrunekoak eta ezezagunak, etorkizun horretan imajinatu gabeko erabakiak eta egoeretara garamatzatenak, beti ustekabean iristen direnak.

Gizarte-kudeaketaren teorikoak izan gabe errealistak izanik, etorkizuna urte anitzeko iraupena duena denboran topatzea dala esan dezakegu, zorionekoa edo zoritxarrekoa izan daitekeena, arrakastatsua edo zorigaiztokoa. Bost urteko bat edo gehiagoren ezaugarri direneko epean hainbat zirkunstantziaren, joeren, baldintzen eta dinamiken topaketa da. Desiragarria da etorkizunak zorionekoak izatea, hurbileko kolektiboa osatzen dutenen bizi-baldintzei dagokienez, baita inguruko kolektiboei dagokienean ere. Bizi behar dutenen aldetik etorkizuna eraikitzea utopia da, askatasun maila amaigabea behar bait luke joeretan eta, batez ere, beste herrialde batzuen, enpresen eta korronte politiko globalen aurrean.

Baina zer egin dezakegu topaketa hori bizi behar duten pertsonentzat ahalik eta mesedegarriena izan dadin? Nola jakin dezakegu hurrengo etorkizuna arrakastatsua izateko baldintzarik onenetan gauden? Zer politika ezarri ditzakegu ingurunearen ezaugarri aldakorretara egokitzeko?

Lehenik eta behin, ba dirudi zer nahi dugun jakin behar dugula, eta honek gehiengoarentzat ona eta iraunkorra izan behar duela. (…)

Bigarrenik, ziurtatu behar dugu gehienok helmuga hori nahi dugula, inbertitzeko prest gaudela eta, batez ere, lagun askoren borondate pertsonala horren alde dagoela. (…)

Hirugarrenik, oinarri teknologikoak eta kulturalak ditugula ziurtatu behar dugu, eta hori lortzeko gaitasun pertsonalak, profesionalak, instituzionalak eta zibikoak garatzen ari garela. (…)

Eta laugarrenik eta azkenik, beharrezko ekimenak aukeratzeko eta hedatzeko ekintza-autonomia nahikoa dugula ziurtatzea, hau da, kanpo-ingurunearekiko, ekonomia globalarekiko eta beste lurralde edo herrialde batzuetako ekimenekiko independentzia nahikoa dugula ziurtatzea. (…)

Hemen Noticias de Gipuzkoan 2022ko irailaren 1-ean argitaratutako artikulu osoa (gazteleraz).

Helduak Adi!
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat