Tabakalera. Ekainaren 29an
Administrazioetatik garrantzi handia eman zaio EUSKADI LAGUNKOIA 10 URTE ospatzeko ekitaldiari. Bertan erakundeetako ordezkari ugari izan dira, baita Iñigo Urkullu lehendakaria bera, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Gorka Urtaran EUDELeko presidente eta Gasteizko alkatea ere, beste foru- eta toki-agintari batzuen artean.
Gure ustez, aurkezpenaren ikuspegi orokorrarekin ez da asmatu, Julian Yantzi animatzailetarako aukeratzean. Euskadi Lagunkoia adinekoentzako entretenimendu-ekimen baten moduan aurkeztu zaigu, “denbora asko daukagun adinekoontzako”. Uste dut banalizatu egin dela dinamika benetan parte-hartzailea – eta eraginkorra – dena. Gaur egun Euskadiko 70 udalerrik hartzen dute parte (garapen-maila desberdinekin) komunitateak protagonizatutako diagnostiko-prozesu eta hobekuntza-proposamen horietan. Udalerri bakoitzeko lantaldeek forma desberdinak dituzte (adinekoen kolektiboak, belaunaldi artekoak, alkateek parte hartzen dute ala ez…). Prozesu horrekin konprometituta dauden udal-arduradunei zuzentzeko kalean edo kaletik hobekuntza-proposamenak jasotzera bideratutako dinamika parte-hartzailea da.
Zegama Lagunkoiarantz ematen hasiak diren lehen urratsak gertutik ezagutzen ditugu.
Ekitaldian ondorengoak agurtzeko aukera izan dugu: Inma Sánchez eta Karmele Peñagarikano – Euskofederpen –, Mari Carmen Garmendia – Matia Fundazioa -, Pilar Valle – Udala. Gasteiz -, Arantxa Uzkiano – Hartu Emanak -, Maite Zabala – NAGUSIAK-Lea Artibai –, Manuel Merino – Bizkaiko Nagusien Kontseiluko lehendakaria –, Ainara Tomasena – Matia Instituto –, Ainhoa Becerra – Adinberri –, Isidro Benitez – LAGUNKIRO –, Saioa Landa – Eusko Jaurlaritzako Teknikaria –, Enara Solabarria -NAGUSILAN-, Koldo Aulestia – AFAGI –, Adriana -APTES-… Bertan zeuden gure bidean sarri aurkitzen dugun lagun ugari.
- Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida - 12/11/2024
- URRIAREN 1a ADINEKOEN NAZIOARTEKO EGUNA - 01/10/2024
- BIZITZA BETEA ZARAUTZEN - 27/09/2024