GIZARTE SEGURANTZAREN ZEREGINA, ONGIZATEAREN GAKOA: EGUNGO EGOERA ETA ETORKIZUNEKO ERRONKAK

Eduardo García Elosuaren hitzaldia Helduak Adi!ren 2021ko Uda Ikastaroan. (Helduak Adi!n euskaratua)

Vicenç Navarro irakasleak dioen bezala, Espainian garatutako gizarte-politikan hiru esku-hartze historiko nabarmendu dira:

  • Demokrazia-aldiaren hasiera: ongizate-estatuaren hedapen nabarmena, aurretik hutsala zen gastu sozialaren hazkunde handirekin batera.
  • Euroaren sarrera: Maastrichteko Tratatuak ezarritako defizit publikoaren murrizketa (BPGren % 7tik, 1998an %3ra eta 2002an %0,2ra), neurri handi batean, gastu soziala murriztuta lortu zen.
  • 2008an hasitako krisi ekonomiko, politiko eta sozialari austeritate-politikekin, lan-erreformekin eta murrizketa sozialekin egiten zaio aurre funtsean.

Nola gaude gaur egun? Ongizate-estatuak ez du nahi besteko garapenik izan. Gaur egun ez du laguntzen, bere unerik onenetan egin ohi zuen bezala, gizarte-kohesioa eta berdintasuna bermatzen. Ikus dezagun zergatik:

  • Ez dago erabateko enplegurik, eta, oro har, dagoena oso kalitate eskasekoa da.
  • Gizarte-premiei ez die erabat erantzuten.
  • Zerbitzu publikoen kalitatea okertzen ari da gastu publikoa murriztu delako.
  • Enpresaburuei hainbesteko boterea eman zieten lan-erreformekin,, lan-harremanen ereduak jada ez du babesten hauskorra boteretsuaren aurrean.

Irakurri hemen Eduardo García Elosuak Helduak Adi!ren 2021 Udako Ikastaroan esandakoa. EDUARDO García-Ongizatea eta Pentsioak-2021 (Helduak Adi!n euskaratua)

 

Helduak Adi!
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat