Juanmari oroimena. Helduak Adi!ren XII. Uda ikastaroaren balorazioa.

Juanma eta ni kurtsokideak ginen eta futbol zaletasuna partekatuz eta praktikatzeaz gainera, “titularrak” ginen. Pandemia aurretik egiten genuen kurtsokide bazkarietan, bere alderdi gizakorra gehiago ezagutzen hasi nintzen.

Jakin banekien, Goierri aldean hezkuntza eta industria munduan zebilela baina ez bere burua ezkutatu izan behar zuela mehatxatua zegoelako. Orain berak aukeratu duen “erretiro” horretan liburu bat idaztekoa omen. Agian katarsi moduan egingo du, baina baita koherentea delako. Hor naukak Barandi, nahi dukenerako.

Uda ikastaroaren balorazioa.

Gauza da balorazio orokorra egitea, eta bestea, oso desberdina, hizlari bakoitzarena egitea izan ere honek bustitzera narama eta hau zinez ez da erraza,  batik-bat publiko egiten duzunean. Hau horrela izanik, zera gaineratu nahi dut, hizlari bakoitzak eman duen maila berak ere, hau egitera ausartu nau.

Lehenengo eguna.

RAFA BENGOAREN ibilbidea ez naiz ariko errepikatzen guztiz ezaguna baita baina niri gustatu zitzaidan. Planteatzen zuen 4gn. txertua injekzio edo pirula modura jartzeak sortu zuen polemikatxoa eta berak emandako erantzuna zientifiko bezala, bidezkoa deritzot.

ELISA SAINZ DE MURIETAK, Klimaren aldaketaz egin zuen hitzaldia, txukuna izan zen; diapositibez lagunduta, xehe eta argi adierazi zizkigun aldaketa honen nondik-norakoak.

JUANJO ALVAREZ, abokatua izaki, entziklopedikoa da, esparru anitz menderatzen ditu eta besteak-beste ekonomia. Hitzaldien animalia da (zentzu onean hartuta) noski. Horregatik, Lidergo Globala eta Europako fondo Globalaz emandako hitzaldia, bikaina benetan.

Bigarren eguna.

EDUARDO GARCÍA ELOSUA, bikain baita ere Pentsioak eta Estatuaren Konpromisoaz eginiko jarduna. Gai honen historiaz, agertutako taulak, etab…, adierazgarriak benetan. Halere, nik ez nioke eskainiko berak era gazdun, grazioso batean eskatzen zituen bi edo hiru ordu gehiago. Badaude bai beste zenbait gai (ez dakit aurrez landu diren edo ez) baina proposatu daitezkeenak: bizitzaren oinarrizko aprendizaiak, adibide modura, alegia.

RAFA DIAZ AROSTEGUI, hizlari modura hau ere animalia da, xehe eta garbi adierazi zituen dagoen Sailean, hots, Justizia, Berdintasuna eta Politika Sozialetan egiten ari diren lana, Ukranian egoeraz egiten ari direna, gaineratuz. Halere, hurrengo egunean Joseba Zalakainen hitzaldiaren eduki batzuk solapatu zituen, aurreratu alegia; zaintzaren desfamilizazio, desfeminizazio, publiko-pribatuaren rola eta zaintzaleen iritzia. Gainera pasioz hitz egiten du. Nabarmentzen zaio gustukoa duela bere lana.

NELI ZAITEGI, ondotxo ezagutzen dut, baina hitzaldian egon ez nintzenez, ezin baloratu.

Hirugarren Eguna.

IÑIGO LAMARKA, Ongizate Estatua eta Inmigrazioaz aritu zen eta hasieran betetzen ez bazidan ere, gero asebete ninduen bere jarduerak eman eta agertu zituen datu guztiekin.

JOSEBA ZALAKAIN, Euskadiko Adineko Arreta Ereduaren Indargune eta Ahuleziak. Rafa Diazen solapamenduaz esandakoaz gainera, asko gustatu zitzaidan, agertutakoaz; datu bilduma, nola josita zeuzkan… Gustatu zitzaidan baita galdera egin zion bati emandako erantzuna.

XABIER GARAGORRI eta Bizitza Betearen Ikuspegitik Adinekoen Prestakuntza. Xabierrekin beti gertatzen zait edo zerbait berria ikasten dudala edota zenbait edukitan gehiago sakontzen dudala. Puntu guztiak ondo zehaztuta, ondo lotuta eta koherentzia haundiz. Hau ere hizlari modura animalia da. Bikain Xabi.

ZORIONAK, Xabier eta Elisabet  Antolatzaileei eta HELDUAK ADI! osatzen dugun guztioi.

Juan José Gómez Senande
Juan José Gómez Senande-ren azken mezuak! (dena ikusi)
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat