KONTUZ, BAINA JARRAITU EGITEN DUGU

BAT ETORRI/CONSENSO Gipuzkoako pentsiodunen kolektibotik berretsi egiten dugu gure oinarrizko 5 puntuen
defentsa. Eta presionatzen jarraituko dugu lortu arte. Jakin badakigu, pandemia garai hauetan, bizi dugun une gogorrera egokitu behar dugula gure presioa. Pandemia hasi arte arrakastaz egin izan ditugun mobilizazio masiboak, gaur egun ez dira posible. Eta BAT ETORRI/CONSENSO oso arduratsuak izango gara zentzu horretan.

Baina argi gera dadila, pandemiarekin edo pandemiarik gabe, gure eskubideak exijitzen jarraituko dugula. Pentsio publiko duinen defentsan presioa egiten jarraitzeko baliabideak bilatuz; gutxieneko pentsioak azpimarratuz, hilabete amaierara iristeko zailtasunak dituzten eta gehienak emakumeak diren pentsiodunei eragiten dietelako.

Dokumentu osoa ikusi hemen: BAT ETORRI-CONSENSO-otsailak9-EUS

Helduak Adi!
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat