Helduak Adi! irabazi-asmorik gabeko adineko pertsonen elkartea da, 2010eko maiatzean sortua. Elkarte horren helburua da pertsona horien garapen integralari laguntzea, belaunaldien arteko begiradarekin, eta EAEko beste elkarte batzuekin lankidetza-sarea sortzea.
Helburu nagusiak
- Adinekoen prestakuntza integralerako plan bat prestatzea eta abian jartzea sustatzea, haien beharren azterketatik abiatuta.
- Bere proiekzio estrategikoa lortzea, EAEko hiru lurralde historikoetako elkarteekin koordinatuta eta haiekin harremanetan.
- Urtero bilera bat antolatzea, Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetan integratua. Bilera horretan, hainbat adituren laguntzarekin, adinekoen arazoei eta hobetzeko asmoari buruz gogoeta egin ahal izango dugu.
- Adinekoen eskubideak defendatzea eta bereizkeriaren aurka borrokatzea.
- Erakundeekin, hala nola, Eusko Jaurlaritzarekin, Foru-Aldundiekin eta Udalekin eta herrialdeko alderdi politikoekin harremanak bermatzea, ekimenak proposatuz, proiektuak garatuz eta erakunde horiekin lankidetza bilatuz.