PENTSIO PUBLIKOEN EGOERARI ETA PENTSIODUNEN JARRERARI BURUZ

Udako geldialdiaren ostean, pentsiodunen mugimenduak astelehenero euskal hiriburuetan eta hainbat
herritan egiten ziren elkarteratzeei ekin die berriro. Guztiek batera, Euskal Herriko pentsiodunen
mugimendu izenekoak, errebindikazio-dokumentu bat idatzi du, laburbilduz, honako hau dioena:

1.- Hauteskunde orokorrak egin direla, baina pentsiodunen arazoak ez direla desagertu.

2.- Bizi-kostuaren igoerak nabarmen okertzen ditu pentsiodunen bizi-baldintzak, eta gero eta zailago
bihurtzen du elikadura osasuntsua, sendagaiak, mugikortasuna eta tenperatura egokia bermatuko
dituzten bizitegi-baldintza duinak edo mendekotasuna artatzeko zerbitzu soziosanitarioak eskuratzea.

3.- Urte arteko KPIa % 5ekoa da, eta horren azpikoa, 2023koa, % 6,2koa. Beraz, ezinezkoa da gure
bizi-baldintzak mantentzea eta hobetzea, baldin eta gutxieneko pentsioa 743€ eurokoa bada, eta
167.718 pentsiodunek, bereziki emakumeek, 1.080€ eurotik beherako diru-sarrerak badituzte EAEn eta
51.306 Nafarroako Foru Erkidegoan.

Planteatutako gairen batekin bat etorri arren, komenigarria litzateke argi uztea bizitzaren kostuaren igoerak
herritar guztien bizi-baldintzetan eragiten duela, eta, bereziki, sektore ahulenetan. Pentsiodunak ez gara
egoera txar honen aurrean okerren daudenak.

Dokumentu osoa hemen.

 

Helduak Adi!
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat