Zabalik dago gure XII. uda ikastarorako matrikula epea!
2022ko Uda Ikastaroaren gure XII. edizioaren diseinua mundu mailako erronkek erabat baldintzatutako testuinguru sozial eta ekonomikoetan zentratu da: COVID19 pandemia, klima aldaketak, Europaren eta AEBen eragin ekonomikoaren galerak eta migrazio mugimendu handiak.
2022ko Ikastarorako proposamena, ohi bezala, hiru egunetan aurreikusita dago.
Lehen egunean, gaur egungo hiru erronka nagusien egoera aztertuko da: Covid-19 pandemia, klima aldaketa eta kontinenteen arteko botere ekonomiko eta sozialen oreka berria.
Bigarren eta hirugarren jardunaldiak Ongizate Estatua bermatzeko gertuen dauden mekanismoak eta errealitate berrietara egokitzeko mekanismoak izango dira mintzagai, gori-gorian dagoen migrazioaren gaia barne.
Ekainak 22, 23 eta 24
Donostiako Miramar Jauregian
Eman ezazu izena ondorengo estekan:
https://www.uik.eus/eu/jarduera/profundizar-estado-bienestar-adecuar-nuevas-realidades-vida-plena-vejez
PROGRAMA
1go eguna. Ekainak 22
9:00-9:15 – Akreditazioak
9:15-9:30 – Ikastaroaren aurkezpena
9:30- 10.30 – 1.- GURE HISTORIAKO UNERIK GOGORRENA. GEHIAGO EGONGO OTE DIRA?
Rafael Bengoa. Kudeaketan espezialista eta osasun publikoan aditua.
10.30-11.30 – 2.- KLIMA ALDAKETA: PARISEKO 2015EKO HITZARMENAREN BETETZE MAILA
Elisa Sainz de Murieta. Basque Centre for Climate Change-ko ikertzaile.
11.30-12:00 – Atsedenaldia
12:00-13:00 – 3.- LIDERGO GLOBALAREN BIRBANAKETAKO TESTUINGURUAN, EUROPAKO FONDO EKONOMIKOAREN SORRERA
Juanjo Álvarez. UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta abokatua.
2. eguna. Ekainak 23
9.30-10.30.- 4.- PENTSIOAK ETA ESTATUAREN KOPROMISOA
Eduardo García Elosúa. CCOO Euskadi. Aholkulari
10.30-11.30 – 5.- GIZARTEA ZAHARTZARORA EGOKITZEKO NEURRIAK: GOBERNANTZA EREDU BERRIA
Rafa López Arostegui. Eusko Jaurlaritza. Gizarte Politiketarako aholkulari.
11.30-12:00 – Atsedenaldia
12.00-13:00 – 6.- 1/2013 LEGEAREN GARAPENA, BIZIALDI OSOKO IKASKUNTZARI BURUZKOA.
Neli Zaitegi. Hezkuntza aholkulari seniorra.
3. eguna. Ekainak 24
9.30-10.30 – 7.- ONGIZATE ESTATUA ETA IMMIGRAZIOA: ETORKIZUNEKO ERRONKAK
Iñigo Lamarka. Gipuzkoako Batzar Nagusietako letradua
10.30-11.30 – 8.- EUSKADIKO ADINEKO MENDEKOENTZAKO ARRETA EREDUAREN INDARGUNEAK ETA AHULEZIAK
Joseba Zalakain. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria.
11.30-12:00 – Atsedenaldia
12:00-13:00 – 9.- BIZITZA BETEAREN IKUSPEGITIK, ADINEKOEN ONGIZATE PERTSONALA ETA SOZIALA LORTZEKO PRESTAKUNTZA
Xabier Garagorri. Curricula garapenean aditu eta Helduak Adi!ko kide
13:00-13:30 – TOPAKETAREN SINTESIA
Elisabet Arrieta Aranguren. UPV-EHUn irakasle. Ikastaroko Zuzendari
- Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida - 12/11/2024
- URRIAREN 1a ADINEKOEN NAZIOARTEKO EGUNA - 01/10/2024
- BIZITZA BETEA ZARAUTZEN - 27/09/2024
Hau bai ikastaro interesgarria. Ni banoa!