Adineko pertsonen kolektiboaren mugimendu soziala eta hauen parte-hartzea euskal jendartean
Zahartze aktibotik mugimendu sozialera. Hau da, hain zuzen, aurreko topaketatako goiburua; plazaratzen ari garen 2014ko Topaketan gehiago aztertu nahi dugun goiburua. “Zahartze aktiboa”-ren kontzeptua pixkanaka-pixkanaka barneratzen ari zela egiaztatzen genuen; pertsonak zahartzen diren heinean bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin osasun, parte-hartze, segurtasun eta etengabeko ikaste aukeren optimizazio-prozesu bat bezala (Osasunaren Mundu Erakundea) barneratzen ari zela hain zuzen. Guk mugimendu sozialaren ideia azpimarratu nahi dugu, Jon Subirats irakaslearen ikerketetan oinarrituta parte-hartzearen ideiak hurbildu gaitzan gure helburu pertsonalak eta kolektiboak hobetzeko.
Datak: 2014ko uztailak 28, 29 eta 30
Materiala: ENCUENTRO 2014 HELDUAK ADI!
- BELAUNALDIEN ARTEAN BIZITZA BETEA - 24/03/2025
- PARTE-HARTZE SOZIALAREN ERRONKAK ZAHARTZAROAN - 09/01/2025
- Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida - 12/11/2024