Aurtengoa urte berezia da adinekoentzat, gure bizikidetzari, gure osasunari eta
kolektibo kaltebera gisa ditugun eskubideei kalte handia egitera etorri den pandemia
baten erdian ospatzen baitugu.
Hilabete hauetan, ongizate-sistema indartsu bat izatearen garrantzia egiaztatu dugu;
izan ere, osasun onik gabe, egoitza onik gabe, mendekotasunari zerbitzu onik eman
gabe, babesik gabe gaude, eta, bereziki, adineko pertsonak, ikusi den bezala.
Pandemiak ongizateko erakunde publikoen garrantzia azpimarratu du, enpresa
pribatuak ez baitira ordezkatzeko gai. Balorazio horrek Pentsio Publikoen garrantzia
ere aitortzera garamatza.
Hemen GIPUZKOAKO ADINEKOEN ETA PENTSIODUNEN ELKARTEEN PLATAFORMAren jakinarazpena
Helduak Adi!-ren azken mezuak! (dena ikusi)
- Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida - 12/11/2024
- URRIAREN 1a ADINEKOEN NAZIOARTEKO EGUNA - 01/10/2024
- BIZITZA BETEA ZARAUTZEN - 27/09/2024