ZAHARTZAROAREN INGURUKO EMAKUME ZAHAR BATEN AUSNARKETA

Arantxa Urretabizkaiak Helduak Adi!ren 2021ko Uda Ikastaroan emandako hitzaldia (Helduak Adi!n euskaratua)

Emakumea naiz, alaba izan naiz, ama naiz, bizikide, etxekoandre, lagun, kazetaritzan jarduten naiz eta hainbat urtean behin, liburu bat idazten dut, beti euskaraz. Beraz, euskalduna naiz gainera, feminista gogotsua eta, orain dela urte batzuetatik hona, zaharra naiz. Eta definitzen nauten guzti hauetatik ez nau ezerk lotsa arazten, ez dut ezer disimulatzeko beharrik sentitzen. Ezta zaharra izatearena ere. Asko kosta izan zait zahar izatea iristea, nire urte berean jaiotako batzuk lortu ez dutena.

Esan nahi dut, ausartu izan banintz, solasaldi honi izenburu hau jarriko niola: “Zahartzaroaren inguruan emakume zahar baten hausnarketa”. Hor datza arazoaren zati bat: ausardia ezean. Gaur egungo emakumeok, eta bereziki emakume zaharrok, gauza asko egiteari uzten diogu, ez debekatuta dagoelako, ausartzen ez garelako baizik. Ba dakit zahar itza erabiltzeak hautsak arrotzen dituela. Segituan esaten dizute zaharra ez zarela, trasteak izaten direla zaharrak.

Baina, orain arte esandakoaz gain, beste gauza batzuk ere ba naiz.

Arantxa Urretabizkaiak Helduak Adi!ren 2021ko ikastaroan emandako hitzaldi osoa irakurri nahi baduzu, hemen sartu.. (Helduak Adi!n euskaratua izan da. Originala gazteleraz)

 

Helduak Adi!
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat